Errefuxiatuen aldeko janari eta arropa bilketa egingo dute Egian
Errefuxiatuen aldeko astea antolatu dute Egian. Gaur hasi eta datorren larunbata arte informazio guneak jarriko dituzte auzoan. Siriako gatazka gertutik bizi duten pertsonen lekukotza zuzenak jasotzeko hitzaldiak ere egingo dituzte. Eta ostiralean eta larunbatean errefuxiatu guneetara bidaltzeko arropa eta janari bilketak egingo dituzte.
Hona hemen aste osoko egitaraua:
- Gaur, maiatzak 30, informazio guneak, Tabakalera aurrean eta Egia kaleko kutxaren aurrean. 19:00etatik 21:00etara.
- Bihar, maiatzak 31, informazio guneak, Tabakalera aurrean eta Egia kaleko kutxaren aurrean. 19:00etatik 21:00etara.
- Ekainak 1, asteazkena: Siriako gatazkaren jatorriari buruzko hausnarketa, Txente Rekondoren eskutik. 19:00etan, Plaza Haundin.
- Ekainak 2, osteguna: Chios irlako errefuxiatu eremuen gaur egungo egoera. Javier Julio argazki-kazetariak eta Zaporeak proiektuko kide diren Peio Garcia eta Iñaki Alkizak eskainiko dute hitzaldia. 19:00etan, Plaza Haundin.
- Ekainak 3, ostirala: Zaporeak proiektuari laguntzeko janari eta arropa bilketa. Bilketa guneak, Plaza Haundin, 17:00etatik 19:00etara. Tabakalera aurrean, 17:00etatik 21:00etara.
- Ekainak 4, larunbata: Zaporeak proiektuari laguntzeko janari eta arropa bilketa. Bilketa guneak, Plaza Haundin, 10:30etik 13:30era. Tabakalera aurrean, 10:30etik 13:30era.