Baratze bat egin dute "sistemaren aurkako ekintza gisa", eta hiru lagun identifikatu dituzte pankarta bat ipintzea egotzita.
                             
Gipuzkoa plazan egin duten baratzea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Bigarren gaua pasa dute Gipuzkoa plazan erraustegia eta egungo eredu politiko-ekonomikoa salatzeko.
Gipuzkoa Zutik plataformak igandean arratsaldeko 16:00etan Gipuzkoa plazan elkartzeko egindako 
deialdiarekin bat egin zuten 200 lagun inguruk. Gaua bertan pasatzea erabaki zuten asanblada irekian. 6o lagun inguru batu ziren igande gauean, eta eguraldiak okerrera egin badu ere 
astelehenean gaua pasatzera 50 lagun inguru “animatu” direla azaldu du Gipuzkoa Zutikek.
Bertaratutakoek baratze bat egin dute “sistemaren kontrako ekintza gisa”. Gainera, salatu dute astearte goizean pankarta bat “ondo jartzen” ari zirela 
hiru lagun identifikatu dituztela.
Kanpaldirekin aurrera jarraitzeko asmoa dute Gipuzkoa plazan bildutakoek, eta 
egunero arratsaldeko 19:00etarako deitu dute asanblada nagusia.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen 
jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.