Kalamu elkarteak kudeatzea udalaren eskumena izango da berriro
2002an sortu zen lehen kalamu elkartea hirian; 20tik gora daude gaur egun.
kalamu elkarteak arautzeko ordenantza aurreko udal gobernuak. Baina Espainiako Estatuko abokatuak helegitea jarri zion ordenantzari, eta ezbaian egon da orain arte. Gaur etorri da Euskadiko Juztizia Auzitegi Gorenaren epaia: ez du helegitea onartu eta Donostiako Udalaren aldeko epaia eman du. Hortaz, udalaren esku geratzen da berriro kalamu elkarteak arautzeko eskumena.
Ordenantza “aitzindaria” izango zela iragarri zuen bere garaian EH Bilduren udal gobernuak, eta gaurko erabakiarekin ere pozik agertu da Eneko Goia alkatea; “Udal autonomiaren aldeko epaia” dela nabarmendu du.
Hortaz gain, aurrerapauso handia izango dela onartu du alkateak kalamu elkarteen egoera erregularizatzeko. Euskal Herrian kalamu elkarteak arautzeko udal arautegi bat onartu zuen lehen hiria izan zen Donostia. “Aldeko epaiak bide bat ireki du. Herri asko daude Donostian zer gertatuko begira; tartean baita Bartzelona ere”, esan du alkateak.
Lehen kalamu elkarteak 2002an sortu ziren hirian, eta egun, 20tik gora daude. Euskadiko Kalamu Erabiltzaile Elkarteen Federazioko kideak gustura agertu ziren udal araudiarekin.
Oinarrizko hiru betebehar zehazten ditu ordenantzak, eta kalamu elkarteetako kideak guztiz ados daude neurri horiekin.
Honakoak dira oinarrizko hiru neurriak:
-Kalamuaren kontsumoak arrisku batzuk dakartza eta arrisku horiek kontuan hartuta, adinez nagusiak ez direnek debekatuta izango dute elkarteetan sartzea. Gaur egun ere gutxienez 21 urte behar dira kalamu elkarte bateko kide izateko.
-Kontsumitzaileak babesteko neurriak hartuko dira elkarteetan, kontsumoa “zentzuzkoa eta kontrolatua” izan behar baitu.
-Kalamua kontsumitzen duten herritarren eta kontsumitzen ez dutenen arteko elkarbizitza lortzea funtsezkoa izango da, guztien eskubideak bermatuz.
2014an onartu zuen