Odol emaileen maratoia egingo dute Grosen
Ekainaren 2an, osteguna, 17:00etatik 20:00etara, odol emaileen maratoia egingo dute Okendo Kultur Etxeko areto nagusian, Groseko Gaztelekuak eta Gipuzkoako Odol emaileen elkarteak antolatuta.
Apiriletik hona, Groseko Gaztelekuko gazteak odol emaile kanpaina bat prestatzen aritu Gipuzkoako odol emaileen elkartearekin batera. Aste hauetan, gazteek odolaren garrantzia, eta konposizioa ikasi dute, eta orain, odola ematearen eta odol emaile izatearen garrantzia azaldu nahi diote komunitateari. ‘Ez duzu superheroia izan behar biziak salbatzeko, nahikoa da, odola ematea!’ lelopean egin dute kanpaina, jendea odola ematera animatzeko.
Kanpaina honetarako auzoko ostalaritza establezimendu eta hiriko supermerkatuen laguntza izango dute eta egunean bertan, odola eman eta gero, dendek emandako produktuekin askari txiki bat banatuko da parte-hartzaileen artean eta auzoko pintxo-poteaz baliatuz, bertan zerbait hartzeko txarteltxoak ere banatuko dira.
Gogoratu dute odola emateak ez duela minik egiten, eta zazpi minutu besterik ez direla behar odola emateko.