Urgullera joateko autobus zerbitzua abian jarriko dute ekainean
Ekainaren 4tik aurrera, Dbus-ek mikrobus zerbitzua abian jarriko du Urgullera joateko. Ekaineko larunbat eta igandetan emango du zerbitzua 39. zenbakiak. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira, goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Urgullerantz irteerak Salamanka pasealekutik izango dira: 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30 eta 20:00. Urgulletik irteerak Santiagoko bateriatik izango dira: 11:15, 11:45, 12:15, 12:45, 13:15, 13:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45 eta 20:15.
Uztaila eta abuztuan egunero emango du zerbitzua 39. zenbakiak –Aste Nagusian, eta aurreko zein ondorengo egunetan izan ezik, Pasealekuko barraken instalazioa dela eta–. Irailean ere zerbitzua emango du, astebururo –Estropadetan izan ezik–.