Tranbia konpainiako langileek omenaldia egingo diote horrela Mikel Zabalzari.

Mikel Zabalzaren gorpua agertu zela 30 urte bete zirela egindako elkarretaratzea, abenduan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Galdutako objektuak dokumentalean Mikel Zabalzaren kasua eta Euskal Herrian torturak izan duen eragina biltzen ari dira.
Herritarren ekarpenen bidez ari dira proiektua finantzatzen. Aieteko Jauregian egin zuten
Galdutako Objektuak dokumentalaren aurkezpena. Dagoeneko bukatu dituzte grabaketak. Orain muntatzen eta finantzazio lanetan ari dira.
Proiektuari bultzada eman, eta gaia berriro agerian jartzeko hainbat jarduera antolatu ditu
Donostiako Tranbia Konpainiak. Lankide izan zuten Mikel Zabalza altzatarraren omenez bi saio egingo dituzte:
Galdutako Objetuak dokumentalaren aurrerapen bat eskainiko dute bihar,
ekainak 2,
10:00etan Ernest Lluch kultur etxean; eta
17:00etan,
Intxaurrondo kultur etxean.
Lankide eta lagunek omenaldi xume bat egingo diote horrela Zabalzari.