Añorga Txikiko arrain dendakoek parte hartu dute dinamikan. (Argazkia: Añorgan euskaraz)
Aste honetan bertan bukatuko da
Añorgan euskaraz biziko garelako izeneko esperientzia. Hain zuzen ere, maiatzaren 2an ekin zioten euskaraz bizitzearen erronkari añorgatarrek, eta ekainaren 3an bukatuko dute, ostiralean. Amaiera baino gehiago hasiera dela diote; edonola, ostiralean, 18:00etan, Jolas etxean ikus-entzunezko bat eskainiko dute,
euskaraz bizi naiz lelopean.
“Añorgan euskaraz biziko gara!” aldarrikatu dute bultzatzaileek, eta Jolas Etxeara hurbiltzeko deia zabaltzen ari dira.
Dinamikako bi partaiderekin egon zen IRUTXULOKO HITZA, joan den astean,
eta euren esperientziaren berri jaso zuen.