Radar ibiltaria abiadura kontrolatzen hasiko da hiriko hainbat gunetan
Donostiako Udalak iragarri bezala, radar ibiltaria gaur hasiko da abiadura neurtzen hiriko hainbat gunetan. Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak esan du radarra tokiz aldatzen joango dela, eta helburua dela, disuasio-neurri eta hiriko trafiko-segurtasuna hobetzeko tresna izatea.
Abiadura neurtzeko ikerketa bat egin zuen udalak, eta gune batzuetan baimendutako abiadura gainditzen zela adierazi du aranak, eta horregatik Mugikortasun atalak erabaki zuela, besteak beste, segidako bideetan abiadura neurtzeko radar ibiltaria jartzea: Loiolako Erribera, Federico Garcia Lorca, Begiristain doktorea, Lugaritz, Peruene, Pio Baroja, Ategorrieta, Antzieta, Tolosa Hiribidea, Oriamendi eta Sanserreka-Mirakontxa.
Udalaren ikerketaren arabera, lege-urraketa gehien izan dituzten bideak honakoak dira: Lugaritz Pasealekua, Berio Pasealekua, Begiristain pasealekua Onkologikoaren ondoan, eta Martutene Pasealekua, kartzelaren ondoan. Leku horietan gehieneko abiadura – 50 kilometro orduko – gainditu zuten ibilgailuen batez bestekoa %51,89 eta %61,12 artekoa da – eta Lugaritz Pasealekuan ikerketa egin zen egunetan batez besteko abiadura 65,24koa izan zen –.
Mugikortasun departamentuak, Udal Informatika Zentroak eta fidantza-zerbitzuak elkarlanean aritu dira eta, ondorioz, radar finkoen administrazio-prozesu bera jarraituko da. Hortaz, gehieneko abiadura gainditzen duten gidariek etxean jasoko dute dagokien isuna – 100 euro kasu arinetan eta 600 euro eta gida-baimenaren 6 puntu kasu oso larrietan –.
Erlazionatutako edukiaRadar ibiltari batek kontrolatuko du hiriko ibilgailuen abiadura ekainetik aurrera