Ondarretatik, Antigua erdira
Hurrengo egunetan euskaltegi berria irekiko du AEKk, Erregezain kalean.
Igeldo pasealekutik Erregezain kalera lekualdatuko da AEK-k Antiguan duen euskaltegia. Datozen egunetan irekiko ditu ateak zentro berriak, Erregezain kalearen 22. zenbakian. Antigua erdian izango da aurrerantzean euskaltegia. Zentro berria inauguratzeko ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Ekainaren 9an Uxoa Anduaga soziologoak eta Martin Kitto irrati esatariak euskaldunei buruzko estereotipoak agerian utziko dituzte. Ekainaren 14an Andoni Tolosa ‘Morau’-k ‘Aitorren hizkuntz zaharra…’ kantu tailerra emango du. Ekainaren 16an iritsiko da euskaltegi berriaren inaugurazio ekitaldia. Mintzodromo baten ondoren egingo dute, eta luntx bat prestatuko dute denentzat. Programako ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira, euskaltegi berrian.