Espaloia zabaldu eta bidegorri bat egingo dute Loiola eta Txomin Enea artean
Urdintzuko zubitik Txomin Eneako hirigune berriraino doan bidea egokituko dute. Lau metroko espaloi bat egingo dute, eta bertan oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak mugatuko dituzte. Hala, bi metroko bidegorri bat egingo dute.
Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, inguru horrek guztiak bizi duen eraldatze prozesuaren baitan doa proiektu hau: “Epe ertainean eraldaketa nabarmena izango du auzoak, eta azpiegiturak beharretara egokitu beharra dago”.
Orotara 380 metroko luzera izango du bideak. 9.000 euroko aurrekontua izango du eta datorren urteko aurrekontuetan sartzea aurreikusi dute. Hortaz, lanak ere datorren urtean egingo dituzte.