Jolas Etxean bukatuko da Añorgako euskararen dinamika
eta euren esperientziaren berri jaso zuen.
Esperientzian parte hartu dute hainbat kideren adierazpenak jaso dituzte.
Añorgan euskaraz biziko garelako izeneko esperientzia gaur itxiko dute. Maiatzaren 2an ekin zioten euskaraz bizitzearen erronkari añorgatarrek, eta gaur arratsaldean bukatuko dute. Jolas etxean ikus-entzunezko bat eskainiko dute, 18:00etan, euskaraz bizi naiz lelopean, eta auzotarrei bertaratzeko deia zabaldu diete.
Amassorain ikastolak hartu du lekukoa azken aste honetan, eta idazkaritzako Iñakiren esperientzia jaso dute. Bulegoko materiala ekartzen dutenekin izan dituela elkarrizketa elebidunak azaldu du: “Normalean bi hitz izaten dira. ‘Firma, aqui’, ‘non? hemen?'”. Hirugarren astean parte hartu zuen Olatz Elizegik, futbol taldeko entrenatzaileak. Zortzi eta hamabi urte arteko haurrekin aritzen da, eta oso erraza izan dela dio. Hutsune handiena entrenatzaileen artean nabaritu du.
Dinamikako bi partaiderekin egon zen IRUTXULOKO HITZA, joan den astean,