Besteak beste, Alternatiben Herria esperientziari buruko hitzaldia, herri bazkaria, mobilizazioa eta kontzertuak iragarri dituzte larunbaterako.
Seigarren eguneko asanblada. (Argazkia: Malen Aldalur)
Astebururako egitarau “indartsua” eta “berezia” antolatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. “Kristorena izango da; sekulako giroa sortuko dugu, eta denon beharra dugu: beraz, Euskal Herri osoko jendeari egiten diogu hona etortzeko gonbita”, azaldu dute.
Ostiralean ohiko batzarraz gai haurren eta gurasoen arteko
asanblada egin dute arratsaldeko 17:00etan Gipuzkoa Plazan. Bestalde,
arratsaldeko 18:00etan mobilizazioa deitu dute Kontxan. Bainujantzia, pamela eta alkondara loredunekin turismoa ereduaren inguruko gogoeta bultzatu dute. Bestalde, ekonomia feministari buruzko hitzaldia ere egon da.
Larunbat goizean, eskulangileen azoka eta
Alternatiben Herria esperientziari buruzko hitzaldia egingo dituzte. Herri bazkariaren aurretik (norberak etxetik eramatea gomendatu dute, nahiz bertan aukera beganoa egongo den), asanblada egingo dute. Bazkalostean,
mikrofonoa irekia egongo da nahi duenak abes dezan, eta dantzarako tartea ere izango dute.
Nahierarako mobilizazio deialdia egingo dute, 18:00etan: “Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da”.
Dena den,
oraindik asteburuko egitaraua osatzen ari direla jakinarazi dute.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen
jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.