Box San Sebastian eta Galparsoro okindegiak jaso dute Saltoki Bereziari saria
“Tokiko enpresariek kalitatearen eta berrikuntzaren alde egindako apustuagatik eta gauza desberdinak egitean hartutako arriskuagatik jaso dute saria. Hori da erreferente den sektore hau mugiarazi behar duena eta hiriak bultzatu behar duena”, adierazi du Ernesto Gasco Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.
1948an sortu zuen Box San Sebastian enpresa Manuel Gonzalezek. 22 urte zituen San Jeronimo kalean denda txiki bat sortu zuenean. Pepi Barañaga emaztearekin indartu zuen negozioa. Eguzkitan belzten zituen ondoren turistentzako egingo zituen poltsentzak larruak.
Belaunaldiz belaunaldi igaro da larrugintza negozioa, eta egun Gonzalez Barañaga anaiek bi denda dituzte Erdialdean.
Galparsoro okindegia, berriz, 1933an sortu zuen Miguel Galparsorok. 75 urte beranduago, leku berean jarraitzen du, Kale Nagusiko 6. zenbakian. Mikel bilobak gidatzen du egun. Teknikak aldatu badira ere, modu tradizionalean egiten dute ogia. Aukera asko handitu dute, eta kalean sortzen diren ilarak ikusi besterik ez dago, herritarren harrera ikusteko. Galparsoro okindegiko ogiarekin egiten dituzte otorduak donostiar askok.