Hamar hilabete inguruko lanak egingo dituzte Hernaniko kiroldegian, eta erabiltzaileak ahalik eta gutxien kaltetzea da helburua.
Hernaniko alkate Luix Intxauspe eta Donostiako Kirol zinegotzi Martin Ibabe, hitzarmena sinatzen. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Akordio bat sinatu dute Donostiako eta Hernaniko udalek, Hernaniko igerilekuaren handitze lanak direla eta. Hain zuzen ere, hamar hilabete inguruko iraupena izango dute igerilekuaren obrek, eta bitarte horretan, hernaniarrek aukera izango dute erabiltzeko Etxadi eta Anoetako igerilekuak, euren ohiko txartelarekin. Zehazki, igeriketa eta waterpolo taldekoak eta norbanako erabiltzaileak gertutatuko dira Donostiako igerilekuetara. “Gertuago beste aukera batzuk izanda ere, garraio aldetik leku egokienak iruditu zitzaizkigun, eta hasiratik oso harreman ona jaso dugu udalarekin”, azaldu zuen Luix Intxauspe Hernaniko alkateak, prentsaurrekoan.
Ekaina bukaeran hasiko dira Hernaniko lanak, baina akordioa irailean abiatuko da. Gaur egun bost kale ditu Hernaniko igerilekuak, eta bederatzi kaletara zabalduko dute. Horretaz gain, energia berriztagarriak erabiliko dituzte, eta eraikineko irisgarritasuna hobetuko dute.