Jakintza ikastolak itxura berritua du
"Ikastolatik auzora, auzotik hirira" proiektuan parte hartu dute ikasleek, Tabakaleraren eskutik.
Azken asteetan kolorez aldatu dira Antiguako Jakintza ikastolako paretak. Tabakalerarekin elkarlanean aritu da ikastola “Ikastolatik auzora, auzotik hirira” proiektuan. Iluna zen pasabideko pareten margoketa diseinatzeaz arduratu da Ainara Azpiazu Axpi, ikastolako haurrekin batera: “Oso prozesu sakon eta ederra izan da, eskola guztiaren partehartzea izan duelako”, dio marrazkilariak. Inauguratu dituzte kolorez betetako paretak, eta giroan nabaria izan da aldaketaren poztasuna: Bizipozaren pasabidea.