Iñigo Etxabe: "Orain adostu behar dugu nola gorde"
Txanpuene Eguna ospatu dute amaratarrek, eguzkipean.
Txanpuene baserrian ospatu dute gaur ere Txanpuene Eguna. Baserria desagertzeko mehatxuan zegoela eta hasi ziren jaia ospatzen, eta geroztik 11 urte igaro dira. Bertan izan da IRUTXULOKO HITZA, eta Iñigo Etxaberekin hitz egin du (Amara, 1964). Txanpueneko maizterra da Etxabe, 150 urte inguru dira bere arbasoak baserrira iritsi zirenetik, eta bera ere bertan jaio zen: “Baserrian baditugu altxor batzuk; bi garbitoki eta iturri bat. Zoritxarrez, badirudi aurtengoa azken Txanpuene Eguna izango dela. Baserria bota egingo dute, eta etxebizitzak egingo dituzte”. Edonola, iturria eta garbitokiak gordetzea onartu berri du udalbatzarrak: “Orain adostu behar dugu nola gorde. Iturria mugitu nahi dute, eta hori ezinezkoa da. Altxatu ezkero, erori egingo da; iturriak zentzua dauka dagoen lekuan”. Obra bukatzen duten tokitik aurrera parke bat txukunduko dute Donostiarentzako, eta horretarako diru dezente beharko dute Etxaberen hitzetan.
Erreportaje zabala argitaratu genuen, duela bi aste.
Erlazionatutako edukiaTxanpuene baserria, desagertzear