2.346 donostiarrek erabakitze eskubidearen alde bozkatu dute
Bulebarrean ekitaldia eta festa uztartu zituzten, eta 2.000 donostiar baino gehiagok hartu zuten parte. Bada, galdeketaren emaitzak eman ditu Donostiako Gure Esku Dago dinamikak: 2.346 lagunek baiezko botoa eman dute; 9 ezezko;. 14 txuri eta baliogabetutako boto bat.
Euskal Herriaren independentziari buruzko lehen herri galdeketa Etxarri Anaratzen egin zuten, 2014an, eta, gaur galdeketa egin dute Goierrin, Debagoienan eta Azpeitian. Testuinguru horretan, Donostiak ere berea egin nahi izan du, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du.
Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa egin zuen Gure Esku Dago-k igandean.