Artikutzako presa kentzea aztertzen ari da udala
Donostiako Udalak Artikutza. Hiria urez hornitzeko erabili zuen bertako ura. 1962an inauguratu zuten Enobieta izena duen urtegi handia. Beste hainbat presa ere badira, baina hau da handiena.
1976. urtean Añarbeko urtegia ere egin zuten, eta ordutik, ia hutsera jaitsi zen Artikutzako ur-hornidura zerbitzua. Egia eta beste hainbat eremutara soilik bideratzen zen Artikutzako ura.
Azken urteotan ez du inolako erabilerarik, eta aurreko legealdian Artikutzako natur eremua bere onera bueltatzeko ahaleginetan hasi ziren. Erreka eta mendi urek euren bide naturala berreskuratu zezaten, hainbat presa deuseztu zituzten.
Orain, Donostiako Udala Enobietako presa handia kentzea aztertzen ari da. Espainiako estatuko Ingurumen Ministerioak presa baldintza onetan mantentzeko eskatzen dio udalari, berak baitu ustiatzeko baimena.
Alfonso Gurpegi Ekologia zinegotziak azaldu duenez, bi milioi euroko inbertsioa eskatzen du presa konpontzeak: “Erabilerarik ez duen azpiegitura bat mantentzeak merezi ote duen zalantzak ditugu. Baina halako erabaki bat kontu handiz hartu behar da; inguruan izango duen eragina aztertu behar da lehenik”, esan du Gurpegik.
Eta horretan ari dira. Udalak hiru azterketa eskatu ditu. Batetik, presa kentzeak izango dituen ondorio eta eragin ekologikoen inguruko azterketa. Bestetik, ur emaria eta Artikutzako uren bideratzearen ingurukoa. Eta azkenik, azterketa ekonomikoa. Hau da, presa nola kenduko litzatekeen, zenbat kostako litzatekeen…
Azterketa horien guztien ondoren hartuko dute erabakia.
1919an eskuratu zuen