Donostiako hiru kale daude Espainiako garestienen artean
Hernani eta Zubieta kaleak eta Mirakontxa pasealekua, hain zuzen ere.
Espainiako Estatuko kalerik garestienen artean daude Hernani eta Zubieta kaleak, eta Mirakontxa pasealekua. Hala jakinarazi du Engel and Völkersen higiezinen agentzia alemaniarrak.
Hernani kalea dago lehen postuan. Bera da hain zuzen Espainiako Estatuko kalerik garestiena. Hirugarren lekuan Zubieta dago eta bosgarrenean Mirakontxa. Metro karratuak 12.700 eta 10.900 euro inguruko salneurria du kale hauetan.
Beste hiriburu batzuekin alderatuta, Bartzelona eta Madril kasu, %6 eta %27 garestiagoa da Hernani kalea.