Kultura eta itsasoaren arteko harremana aztertuko dute Kantauri Beltza topaketetan

EGITARAUA: KANTAURI BELTZA TOPAKETAK EKAINAK 10 Piraten mugimendu demokratiko iraultzailea Atlantikoa, XVII-XVIII mendeak (Hitzaldia, 18:00) Hizlaria: Joseba Barriola Barkua: matxinadaren eta erreboltaren lurraldea. Legea Demokrazia, berdintasuna, lana (kolonialistak desjabetzea) eta festa. Piratak: jatorri eta ezaugarri anitzeko marinelak, iheslari politikoak, kultura herrikoian artistak, zuriak eta beltzak, indioak, esklaboak, mirabeak, libreak, gizonak eta emakumeak… Izan Pirata Jaia eraldaketa sozialerako tresna (Dokumentala, 19:00) Dokumentalak Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak jasotzen ditu, 80ko hamarralditik hasi eta gaurko egunera iristeko. Baina, bereziki, Donostiako Piratok hamar urte hauetan metatu dugun esperientziaren, garatu dugun pentsaeraren eta sortu ditugun aukeren kontakizuna da. Festa ulertzeko eraiki dugun moduarena. EKAINAK 11 Performance (10:00) Zaira Herri mugimenduak eta musika eszenak (Solasaldia, 10:30) Gonbidatuak: EHZ Festibala, MEFSST!, Iruñea Nola?, Oholtza gainean bakerik ez! (Gazte Danbada´16). Dinamizatzailea: Leire Lopez Herri mugimenduen jardunak lehenago ez zeuden egoerak sor ditzake. Praktika politiko orok, komunitatera irekitzen denez, errealitatea aldatzeko ahalmena duen bezala. Hala bada, ohartzen al gara jaietan, gaztetxean…programatzen dugun horrek zer eragin duen musika eszenak eratzean? Zein irizpide gailentzen dira kartelak osatzean?… Herri mugimenduak eta musika eszenak musikatik harago (Solasaldia, 12:30) Gonbidatuak: EHZ Festibala, Kultura Alternatiboa, Zaharraz harro (Gasteiz), Gazte Danbada´16 Dinamizatzailea: Maddi Gallastegi Musika eskaintzeaz harago, zer kultur programazio sortzen ditugu erresistentziatik, zer espazio eskaintzen diegu bestelako diziplinei? Zer eta nola birsortzen eta berrasmatzen dugu? Guk esango diegu poesia, eztabaida, kantua, jolasa… kultur espresio oro mailua dela, kontzientzia kolektiboan eragin eta errealitatea transformatzeko. EKAINAK 16 La fête est finie (Dokumentala, 18:30) Gaur egungo “hiri garapen”erako politiken ondorioz, ingurunearen homogeneizazio erabatekoa gertatzen ari da, horrek dakarren identitate galerarekin. Transformazio horien bidez, klase popularra ahalik eta gehien urruntzen da hiriaren erdigunetik, baztertu egiten da. 2013an Marseilla Europako Kultur Hiriburu izendatzeak izugarri azkartu zuen hiriaren mutazioa. Zer da Kultura, hirien arteko norgehiagokan? (Solasaldia, 20:00) Tokian tokiko gobernuek eta finantza sektoreak hirietan eta hiri garapenean aurkitu dute kapitala metatzeko aukera. Etengabeko hazkundearen paradigma oinarri harturik, hiriak lehian ari dira elkarren artean, nork erakarriko inbertsore edo kapital gehiago. Eta, merkatu globalean merkantzia diren hirietan, zertan da kultura?