Surfilm Festibalek olatuen suntsiketaren aurkako aldarria eraman du kartelera
Wheels & Waves izeneko jaialdia egingo dute Pasaian ostegunetik igandera.
Surfilm Festibalek olatuen suntsiketa ekiditeko aldarria eraman du bere kartelera. Azaldu dutenez, Tokyon olatu “perfektuak” suntsituko dituzte Joko Olinpikoetako “espekulazio urbanistikoa” dela eta. Miguel Brieva da egilea eta kartelean “modu satirikoan” olatuen suntsiketa ekidin nahi duten bi “surflari askeren borroka” azaltzen da.
Ekainaren 9tik 12ra Wheels & Waves izeneko jaialdia egingo dute Ciriza Etxean, Pasaian. Bertan, motor, objektu eta argazkien bitartez “bizitza zenbat pasiorekin” bizitzen duten adierazi nahi dute.
Surfak eta skateak “merezitako” lekua izango dute, eta gainera makina arraroak eta antzinako motorrak aurkitzeko aukera egongo da bertan; horien artean 1898ko Alcyon, Brought Superior, Indian eta Harley Davidson.
Sarrera 5 euro izango da.