Uliako aterpetxea itxita egongo da ur arazoak konpondu bitartean
Oraindik ez dago data zehatzik, baina uda ostean itxiko dute Uliako aterpetxea, ur-hornidura arazoak konpondu bitartean. Sei bat astez egongo da itxita.
Edateko uraz hornitzeko hodiak dira aldatu behar direnak. Badirudi arazoak sortu direla aterpetxea konpontzeko lanak egin zirenetik, eta lan horien arduraduna, Lurgoien SA enpresak egin beharko du egokitzapenen kargu (120.000 euro). Baita sortu diren eragozpenen kargu ere.
Izan ere, hodiak aldatzen ez diren bitartean botilako ura eskainiko da aterpetxean.