Aniztasunaren aldeko 11 Kolore Fest eguna ospatuko dute larunbatean
11 Danbor Martxa arratsaldeko 18:30etan abiatuko da konstituzio plazatik.
Aniztasunaren aldeko eguna ospatuko dute larunbatean. Orain dela lau urte egin zuten jaia lehenengoz, baina aurten Donostia Europako Kultur Hiriburu dela eta, “inoiz baino ozenago” egin nahi dutela jakinarazi dute. Festa antolatzeko bost arrazoi nagusi azpimarratu dituzte: “Edozein lekutatik gatozela ere Euskal Herrian bizi garen guztiak euskaldunak garelako; guztiok eskubide, betebehar eta aukera berak izan behar ditugula aldarrikatu behar dugulako; Euskal Herritar askorentzat garai zaila izaten ari den honetan herri euskaldunaren izaera irekia, abegitsua eta solidarioa azaldu nahi dugulako; badelako garaia Euskal Herriak lehen aldiz ozen eta argi adieraz dezala herri anitza garela, hizkuntzen, kulturen eta jatorrien aldetik, baina, aldi berean, euskararen eta etorkizun komunaren konpromisoa dugula”. Ostiralean hasiko dute jaia eta arratsaldeko 19:00etan hasita reggae festa egingo dute Ikatz kalean DJ ibiltariekin. Larunbat goizean haurrentzako perkusio ikastaroa egingo dute Bulebarrean eta arratsaldeko 18:30etan izango da festa nagusia Konstituzio plazan: Txupinazoa botako dute eta 11 Danbor Martxa hasiko da bertatik Donostiako Piratekin eta Burubeltz konpartsarekin batera Atanbora abestiaren erritmora. Gainera, ’11 pintxo, 11 zapore’ pintxo potea egongo da egun guztian zehar Parte Zaharreko tabernetan. Bestalde, MiraMefotografio erakusketa ikusgai egongo da Bulebarrean; Donostian ikasi eta lan egiten duten afrikar jatorriko bost gaztek euren egunerokotasun argazkietan islatu dute. Proiektuaren bultzatzaileak eta parte hartzaile bat elkarrizketatu zituen