GuraSOS taldeak 19rako mobilizaziorako kartela egiteko argazkia egin zuen Kontxan asteazkenean. (Argazkia: Malen Aldalur)
GuraSOS Zubietan egitekoak diren erraustegiak umeengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldea da. Ekainaren 19rako (igandea) mobilizazioa prestatzen ari dira, eta asteazkenean protesta iragarriko duen kartelerako argazkia egin zuten Kontxa pasealekuan. Hainbat familiak parte hartu zuten talde argazki erraldoian. Laster emango dituzte mobilizazioaren inguruko xehetasun gehiago, astelehenean aurkeztuko baitute Haurren babeserako familia eta gizarte hesia dinamika, prentsaren aurrean. Gainera, erraustegiaren inguruan parte-hartze prozesu bat irekitzeko abian jarriko duten ekimen juridiko bat ere aurkeztuko dute.