Loiolako jaiak iragartzeko trafiko seinalea. (Argazkia: Loiolako jaiak)
Oraindik asko falta da Loiolako jaietarako. Uztailaren 28tik 31ra izango dira saninazioak, baina argi dago lanean ari direla jada loiolatarrak. Erabaki dute aurtengo jaietarako gaia: Loiola D.F, gatza eta piperra! Hartara, mexikarrez mozorrotzeko aitzakia izango dute festetan.
Gainera, jai batzordeak jakinarazi duenez, errepideko seinaleak aldatzen hasi dira, jaiak badatozela iragartzeko, era umoretsuan!