Mural bat egin dute Añorgan, Euskarriak egitasmoaren barnean
Euskarriak egitasmoa elkarlanean sortu dute Bagera elkarteak eta Donostia 2016 Fundazioak. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragin nahi dute, eta horretarako, hainbat euskarri erabiltzen ari dira. Hala, Donostiako kaleetan zehar agertzen ari dira elementu desberdinak, pixkanaka, baina ez dute jakinarazten noiz eta non azalduko diren. Hori bai, jartzen dituzten heinean, mapan kokatzen ari dira, eta nola sortu diren azaltzen dute.
Añorgan azaldu da euskarria aste honetan. Kaleko arteak hartu du tokia, Amassorrain ikastolaren inguruko paretetan, eta honela dio: “Hemen sortzen da biharko mundua”. Unai Gaztelumendirekin batera lanean aritu dira ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak.