Ekainaren 18an egingo dute metroaren aurkako manifestazioa, eguerdiko 12:00etan Easo Plazan hasita.
Satorralaiko kideak manifestazioari atxikimendua eman dioten hiru pertsonekin batera. (Argazkia: Malen Aldalur)
70 pertsona ezagunek atxikimendua eman diote metroa gelditzearen aldeko manifestuari. Satorralai bizilagunen mugimenduak deituta datorren larunbatean egingo dute
manifestazioa eguerdiko 12:00etan Easko Plazan hasita,
“Donostian metroa gelditu, herriari galdetu!” lelopean.
“Ez dugu ulertzen zergatik gaur egun agintari politikoek informazioa zabaltzeari hiritarrekin eztabaidatzeari uko egiten dioten. Ez dugu ulertzen zergatik ari diren presaka, eta zergatik uko egiten dioten irtenbide merkeagoak eta osasunerako hobeak bilatzeari. Ez dugu jasan nahi erremediorik ez duen egoerarik, beranduegi delako”, azaldu dute.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzari metroaren igarobidea “gelditzeko” eskatu diote; baita, “prozesu parte hartzaile bat abiatzeko eta galdeketa egiteko ere”. Gaineratu dute sinadura bilketa aurrera doala eta dagoeneko 6.000 sinadura inguru bildu dituztela:
“Prozesu parte hartzailea hasteko eta galdeketa egiteko behar genuen sinadura kopurua gainditu dugu dagoeneko”.
Satorralaiko kideekin batera parte hartu dute prentsaurrekoan Victor Rodriguezek (EHU-ko irakaslea eta idazlea), Detritusek (pintorea) eta Rosa Garciak (Donostialdeko Stop Desahucios mugimenduko kidea).
Jarrain sinatzaileen zerrenda osoa:
Mariano Ferrer (kazetaria)
Jose Luis Zumeta (pintorea)
Jose Allende (EHUko irakalsea)
Luis Irizar Zamora (sukaldaria)
Ander Gortazar (arkitekoa)
Begoña del Teso (kazetaria)
Koldo Almandoz (zinegilea)
Sabino Ormazal Elola (ikerlaria)
Unai Fernandez de Betoño (EHUko irakaslea)
Alfonso Sastre (dramaturgoa)
Koldo Izagirre (idazlea)
Joxe Agustin Arrieta Ugartetxea (idazlea)
Juan Mari Irigoyen (idazlea)
Ixiar Rozas (idazlea)
Jose Angel Irigaray Imaz (idazlea)
Pako Sudupe (idazlea)
Juan Luis Zabala (idazlea)
Iñaki Antiguedad (EHUko irakaslea)
Iñaki Barcena (EHUko irakaslea)
Mario Zubiaga (EHUko irakalsea)
Pilartxo Etxeberria (EHUko irakalsea)
Fito Rodriguez (EHUko irakalsea)
Baleren Bakaikoa (ekonomilaria)
Nekane Jurado (ekonomilaria)
Marisol Bastida (ekonomilaria)
Mikel Aramendi (kazetaria)
Pello Zubiria (kazetaria)
Iñaki Petxarroman (kazetaria)
Unai Brea (kazetaria)
Mikel Garcia (kazetaria)
Miguel Castells (abokatua)
Juana Aranguren Rica (abokatua)
Ander Azkargorta Anabitarte (abokatua)
Carmen Rizo (abokatua)
Margarita Martin (metereologoa)
Xabier Peñalver (arkeologoa)
Carlos Taibo (Zientzia Politikoen irakaslea)
Josu Larrinaga (EHUko irakaslea)
Zigor Etxeburua (euskalgintza)
Paulo Iztueta (euskalgintza)
Beñat Gaztelumendi (bertsolaria)
Iñigo Aranbarri (idazlea)
Oier Etxeberria (kultur eragilea)
Detritus (pintorea)
Xabier Rubio (biologoa eta naturzalea)
Markel Ormazabal (soziologoa eta idazlea)
Jakue Pascual (soziologoa)
Maria Luisa Lourés Seoane (soziologoa)
Fernando Díaz Orueta (soziologia irakaslea)
Jesus Manuel Iribar (Dbus-ekoKurpil sindikatuko lehendakaria)
Josu Tellabide (Donostiako historia eta toponimiaren azterlaria)
Iñaki Segurola (filologoa)
Ramon Agirre (aktorea)
Luis Gereka (mediku neurol.)
Teresa Lopez de Muniain (aktorea)
SantiAntero (Txan magoa)
Luismi Uharte (EHUko irakalsea)
Pello Errazkin Esponda (arkitektoa)
Andoni Egia (Hiritik At-eko kidea)
Rosa Garcia (Donostialdeko Stop Desahucios mugimenduko kidea)
Xabier Etxeberria (Duintasuna Elkartea)
Joseba Tapia (musikaria)
Mikel Garcia (kazetaria)
Jon Mikel Fernandez (kazetaria)
J.L. Esarte Goiena (injeniaria)
Maite Berazadi Larrea (administ.)
Lola Valverde (historialaria)
Ganix Larratxe Arretxea (Irún udal- arkitekto ohia)