Parte Zaharra ezagutzeko beste modu bat proposatu du Argazkilarien Elkarteak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Argazkilarien Elkarteak argazki ibilaldi bat proposatu du iganderako, ekainaren 19rako:
Altxorraren bila. Argazki ibilaldi bat da, eta parte hartzaileek Donostiako Parte Zaharreko eta inguruko zenbait bitxikeria ezagutzeko aukera izango dute.
Partaide bakoitzak ibilaldi bana izango du, eta 9 arrastoz osatuta egongo da. Haurrak arrasto hauek argitu beharko dituzte eta hauen bitartez, interesgarria edo bitxia den zerbait dagoen lekura iritsi eta hari argazki bat egin beharko diote.
Arrasto edo “pista” hauek mamia izango dute. Ibilaldiaren helburu bakarra ez baita argazkiak egitea! Pentsatu eta galdetu ere egin beharko da!
Izena emateko azken eguna ekainaren 16a, osteguna, izango da.