Asanblada ibiltaria egingo du Gipuzkoa Zutikek
Asteazken goizean Udaltzaingoak Bulebarra hustu eta lagun bat atxilotu du.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza Bulebarrera joan dira, eta bertan kanpatuta zeuden Gipuzkoa Zutik-eko kideei kanping dendak jasotzeko esan diete. Bertan zeuden kideak identifikatu egin dituzte, eta kanping dendak kendu dizkiete. FCCko kamioian sartu dituzte dendak eta eraman egin dituzte udaltzainek. Pertsona bat atxilotu dute.
Den den, mugimenduak aurrera jarraitzen du egitarauarekin: 17:00etan “Burujabetza teknologia” hitzaldia Arranon, 15:30etan “Mozal eta penal” Egian, 19:00etan kalejira Egian, 19:30etan asanblada Egiako Plaza Handin eta, bukatzeko, 22:00etan Bucket Boys.
Gaur hamazazpigarren gaua pasa dute Gipuzkoa Zutik-eko kideek. IRUTXULOKO HITZA Gipuzkoa Zutik dinamikaren mobilizazioa jarraitzen ari da.
Asanblada ibiltaria egingo du aste honetan Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Asteartean asanblada nagusian hartu zuten Bulebarretik auzoetara mugitzeko erabakia. Bihar Egiara joango dira, etzi Antiguara, ostiralean berriz ere Boulebarrera eta larunbatean Zubieta herrian egingo dute lo.
Bestalde, mugimendua Gipuzkoako beste herrietara zabaltzen ere hasi dela jakinarazi du Gipuzkoa Zutik mugimenduak.
Asteazken goizean aldiz,