Espainiako erregeari ongietorria ematen dioten kartelak jarri dituzte
Donostia 2016k kartelen egiletza gezurtatu du.
Espainiako errege-erreginak Donostiara etorriko dira ostiralean, San Telmo Museoko ‘1516-2016. Bake-itunak’ erakusketaren inaugurazioa dela-eta.
Felipe VI Espainiako erregeari ongi etorria ematen dioten kartelak jarri dituzte Gros auzoko bi markesinetan; Kursaal parean eta Katalunia plazan. Donostia 2016k ukatu du Espainiako erregeari ongietorria ematen dioten kartelak beraiek jarriak direnik.