Orlandoko atentatua gaitzesteko kontzentraziora deitu dute
Joan den ekainaren 12an AEBetako Orlando hirian gertatutako atentatua dela eta, kontzentrazio isila egiteko deia egin dute Gehituk eta EHGAMek. Orlandoko Pulse dantzalekuan gertatutako erasoa homofobotzat jo dute, eta bertan hildako 50 pertsonen heriotzak munduko LGTB kolektiboetan eragindako minarekin bat egin du. LGTB fobiari stop lelopean protesta egingo dute gaur, asteazkena, Bulebarrean, 19:30ean.