Iazko San Joan sua, Loiolako Lorategi Hirian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolako Sustrai aisialdi taldea San Joan suaren ospakizuna prestatzen ari da. Horretarako, deia zabaldu du, lehen prestaketei ekiteko, gaur, 18:00etan, kultur etxean. Haurrek dantza ikastea dute helburu, eta erreko duten panpina ere prestatuko dute. Nahikoa izango da egunkari zaharrak eramatea, eta lanerako eta ongi pasatzeko gogoa!
San Joan gauerako, ekainaren 23a, egitarau zabala antolatu dute, 21:00etan hasita: Aztien lehorreratzea, dantza, akelarrea, sua piztea eta kikili salda. Latsarien plazan eta Lorategi Hirian egingo dute jaia. Antolaketa lanetan dabiltza, Sustrairekin batera, Tan Tai konpartsa, Kaldereroen konpartsa eta jai batzordea.