Auzolanean garbituko dute Tejeria kalea
Larunbatean egingo dute lehen saioa eta, behar izanez gero, igandean bigarrena.
Donostiako Udalaren “utzikeria” salatu dute. Euren ustez, pentsaezina litzateke Erdialdeko kale bat Tejeria kaleko arkupeen egoeran egotea.
Besoak gurutzatuta geratu edo protestak egiten hasi beharrean, Tejeria kaleko bizilagunak elkartu, eta euren kabuz garbituko dute ingurua: “Espazio publikoa da, baina udalaren utzikeria ikusita, eta espazio hori geuk erabiltzen dugula kontuan hartuta, auzolana egingo dugu”.
Bizilagun taldetxo batek hartu du horretarako ardura, eta lehenago lanean hasiko badira ere, larunbatean 10:00etan jarri dute hitzordua. Tejeria kalea luzea da, eta hasiera batean egun osoa garbiketa lanetan emango dute, eta behar izanez gero, igandean bigarren saio bat egingo dute.
Laguntzeko prest dauden gainerako egiatarrei ere luzatu diete gonbita.
Sarritan kexatu izan dira egiatarrak Tejeria kaleko egoerarekin. Batez ere arkupeetako atarietan bizi diren bizilagunak aspertuta daude hainbeste zikinkeriarekin, eta neurriak hartzea erabaki dute: auzolanean garbituko dute kale osoa.
Kale bazterrak eta zutabeak belztuta, txakurren pixa eta kaka nonahi…Garbiketa zerbitzuak gutxitan igarotzen direla bertatik nabarmendu dute bizilagunek, eta