Gaur gauean emango du kontzertua Bilboko taldeak, auzoko plazan.
Doctor Deseo taldeko kideak.
Jaiei hasiera ofiziala eman zieten atzo Herrerako bizilagunek, txupinarekin; horrela, jaietako egun indartsuei bidea eman zieten. Auzotik kanpokoak jaietara erakartzeko pizgarri nagusia kontzertuak izaten ari dira Herreran, azken urteetan, eta gaur gauerako sekulako ikuskizuna antolatu dute: Doctor Deseo, Patxuko Nice eta Bad Sound System. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta giro ederra biltzea espero dute antolatzaileek.
Bilboko taldea Menorcatik iritsi berria da, eta disko berria aurkeztuko du:
Igual y diferente. Una mirada distinta.