Jende andana elkartu da Zuloaga plazan errege-erreginaren aurka protesta egiteko
San Telmo Museoaren aurrealdean protesta egin dute gaur, Espainiako errege-erreginak ‘Bake Itunak’ erakusketara egin duten bisita dela eta. Txistu eta oihu artean hartu dituzte Zuloaga plazan.
Espainiako errege-erreginez gain, inaugurazioan izan dira Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari Carlos Urkijo, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia. Espainiako armadako ordezkariak ere bertan izan dira.