Emakumezkoen zortzi traineru lehiatuko dira Kontxako Banderan
Arraun Lagunaken ontziak lekua ziurtatua izango du, hiriko bakarra izateagatik.
Aurtengo Kontxako Banderaren oinarriak zabaldu ditu Donostia Kulturak, udalaren ordezkari gisa. Gizonezkoen Banderan ez da aldaketa nabarmenik egongo; baina Emakumeen IX. Kontxako Banderan, lehen aldiz, zortzi traineruk izango dute lekua; bi txandatan. Azken urteetan, emakumezkoen lau traineru lehiatu dira iraileko lehenengo bi igandeetan, eta gizonezkoen zortzi.
Sailkatze estropadak irailaren 1ean jokatuko dituzte, 17:30ean, ohikoa den bezala; lehenengo emakumezkoek, eta, ondoren, gizonezkoek. Ondoren, irailaren 4an eta 11an izango dira igandeeetako estropadak; 11:00etan emakumeenak, eta, 12:00etan, gizonezkoenak.