Ander Suberbiola donostiarrak 100 euroko erosketa txartela eskuratu du, AEK eta Apalategi Kirolak dendaren eskutik.
Ander Suberbiola donostiarra, eskubian, saria jasotzen. (Argazkia: Donostiako AEK)
Donostiako
AEK-k euskarazko eslogan lehiaketaren irabazlearen izena argitaratu dute jada. Orotara, 43 eslogan jaso dituzte, eta horietatik Ander Suberbiola saritu dute,
Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza esloganagatik. Egilea Irrintzi-AEK euskaltegiko C2 mailako ikasle donostiarra da. Sari banaketa Apalategi Kirolak dendan egin zuten, eta Suberbiolak 100 euroko erosketa-txartela jaso zuen.
Iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekuaren jarduera osagarria da. Hala, kirola sustatzea zuten xede lehiaketa horretako. Azken batean, euskarazko sormena lantzea du helburu lehiaketak; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi izaten dira publizitate arloan.