Iraila hasiera arte egongo dira sei eskultura handiak hirian.
Henry Mooren sei eskultura jarri dituzte Zurriola pasealekuan. (Argazkia: Donostiako Udala)
La Caixaren
Gizarte Ekintzak eta Donostiako Udalak, kultur hiriburutzaren harira lotutako hitzarmenak ekarri ditu Henry Moore artista ezagunaren lanak hirira.
Brontzezko sei eskultura handi dira Zurriola pasealekuan ikusgai jarri dituztenak, eta halaxe egongo dira,
iraila hasiera arte.
Artea kalean egitasmoaren bitartez iritsi da erakusketa.
Artea herritarrengana hurbiltzea da helburua, artelanak museoetatik eta ohiko beste erakusketa aretoetatik aterata. Hala, agertoki bihurtuko da Zurriola pasealekua aurrerantzean.
Bere garairik gorenean sortutako sei brontzezko eskultura jarri dituzte Grosen; 1960tik 1982ra bitartean sortutakoak.
Hauek dira
ikusgai dauden eskulturak:
-Figura etzana, bi piezatan, 1960.
-Zutikako figura handia: labanaren ahoa, 1976.
-Blokeoko pieza, 1963-1964.
-Obaloa puntekin, 1968-1970.
-Konektatutako forma etzanak, 1969.
-Figura etzana, 1982.