Intxaurrondokoek bi aukera izango dituzte San Joan bezpera ospatzeko
Bernat Etxepare plaza eta Intxaurrondo Zaharreko gaztetxe ingurua piztuko dute.
Urtero bezala, Intxaurrondok egitarau zabala izango du San Joan bezpera ospatzeko. Gainera, auzotarrek bi tokitara joateko aukera izango dute: Intxaurrondo Zaharreko gaztetxera eta Bernat Etxepara plaza. Lehenengoan, 20:00etan hasiko dute festa, musika eta sardina jatearekin. Ondoren, 22:00etan, sua piztuko dute. Bernat Etxeparen, berriz, 17:00etatik aurrera haur jolasak, tailerrak, txokolate jatea, dantza, antzerkia, berbena eta zezen suzkoa bezalako jarduerez gozatuko dute Intxaurrondokoek.
INTXAURRONDO | SAN JOAN BEZPERA | EKAINAK 23 | Bernat Etxepare plaza
- 17:00. Txalaparta eta adarra.
- 17:10. Traka.
- 17:15. Haur jolasak eta tailer ezberdinak: txalaprta, henna, trentzak.
- 17:45. Txokolate jatea.
- 18:00. Loreak taldea: dantza latinoak.
- 18:10. Kalejira hankapalo eta buruhandiekin, Kaña 2kaña trikitilariak.
- 18:30. Kale antzerkia: Tomax eta Muxugorriren Hiru ipuin, hamaika irri.
- 19:30. Festara abesbatza.
- 20:00. Sardina jate herrikoia.
- 20:00. Berbena, Estanga taldearen eskutik.
- 22:00. San Joan sua eta plazako dantzak inguruan.
- 22:30. Berbera, Estanga taldearen eskutik.
- 23:00. Zezensuzkoa.
- 23:15. Bukaerako traka.