Morlansen dantzan ospatuko dute San Joan bezpera
Morlanstarrak auzo elkarteak antolatuta, ostegunean San Joan bezpera ospatuko dute auzoan. Arratsaldean, 20:00etatik aurrera, sardina erreak prestatzen hasiko dira, eta egunotan entseatu dituzten euskal dantzak dantzatuko dituzte. Azken entsegua asteazkenean, ekainaren 22an, egingo dute (19:00), Leire plazan. Ostegun gauean suaren inguruan elkartuko dira bizilagunak, San Joan bezperan. Gauean, 22:00etan piztuko dute sua.