Musikaren Europako Eguna ospatuko dute gaur Ibaetan
17:00etatik 20:30era Ibaetako frontoian eta Karlos Santamaria plazan jai giroa izango da nagusi.
Ibaetakoek Musikaren Europako Eguna ospatuko dute gaur, asteartea, auzoko frontoian eta Karlos Santamaria plazan. Hala, 17:00etatik aurrera, jarduera ugari egongo dira ikusgai bertaratzen direnentzako: dantzaokea, zunba, musika eta emanaldiak, besteak beste.
MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA | EKAINAK 21 | IBAETA
- 17:00-17:40. Dantzaokea Ibai ikastolako ikasleen eskutik.
- 17:45-18:15. Amane akademiako ikasleek zunba emanaldia.
- 18:15-18:45. Musika emanaldia, Musikanaiz ikasleen eskutik.
- 18:45-19:30. Herenegun taldearen emanaldia, Musikanaiz guneko ikasleen eskutik.
- 19:30-20:30. Kandela taldearen emanaldia (latindar musika).