
Beste hainbat auzok bezala, Martutenek ere San Joan sua izango du, ostegun gauean. Euskara batzordea eta jai batzordea arduratu dira prestakizunetaz. Hona hemen egitaraua:
- 17:30. Haur jolasak eta puzgarriak. Sorginzulon.
- 18:30. Ohitura zaharren berreskurapena (Iazko eskumuturrekoa eramateko diote antolatzaileek, desioak bete daitezen)
- 20:00. Txistorra, sagardoa, freskagarriak… Sorginzulon.
- 21:30. San Joan sua. Atorrasagasti Aroztegiaren pareko soroan (ibaiaren beste ertzean).
San Joan bezpera nola ospatuko dute beste auzoetan? Auzo guztietako informazioa biltzen ari da IRUTXULOKO HITZA.