San Joan bezperako sua, Zubietan. (Argazkia: Maialen Iñarra)
Urteroko legez, Zubietako
pilota eskola arduratuko da San Joan bezperako ospakizunaz. Herriko plazan piztuko dute sua, eta txinparten bueltan elkartuko dira zubietarrak.
Aurretik, ordea,
ogitartekoak banatuko dituzte. Lan hau ere pilota eskolako kideek egiten dute: solomo edo patata tortilla ogitartekoa, postrea eta kafea eskaintzen dituzte.
Eta ondoren, 21:00ak aldera piztuko dute sua.
San Joan sua nola ospatuko dute beste auzoetan? Auzo guztietako informazioa biltzen ari da IRUTXULOKO HITZA.