157.457 donostiarrek bozkatu ahal izango dute igandean
2015eko abenduan Podemos izan zen boto gehien lortu zuen alderdia.
157.457 donostiarrek izango dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko aukera. Hautesleen artean 147.059 Donostian bizi dira eta 10.398, aldiz, kanpoan. 2015eko abenduaren 20an egin ziren azken hauteskundeak eta parte hartzea %27,32koa izan zen.
Podemosek irabazi zituen Espainiako Gorteetako azken hauteskundeak, 27.478 botorekin. Gainerako alderdiak honela geratu ziren: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.