Ttonttorroren igoerarekin piztu dute festa
Igeldoko sanpedroak ekainaren 25, 29, 30 eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dituzte.
San Joan bezperarekin murgildu dira jaietan igeldotarrak, eta uztailaren 3a arte luzatuko da festa; hori bai, atsedena hartzeko egun batzuekin. Hala, ekainaren 25, 29, 30 eta uztailaren 1, 2 eta 3an hainbat jarduerez gozatzeko parada izango dute.
Ttonttorro astoa Igeldoko sanpedroen ikurra da, eta berarekin piztu zuten txupina atzo. Duela bost urte berreskuratu zuten ohitura hori, eta jai batzordearen izen bera du maskotak.
Bihar, Igeldoko XXXVI. igoera herrikoia jokatu dute, 16:00etan. Korrikalariek 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Ondarretatik Mendizorrotzaraino.
Asteazkenean, kirola izango da nagusi: herri kirolak, harri jasotzaile eta aizkolariekin; toka, eskuzko pilota eta idi-dema.
Ostegunean, haurrak izango dira protagonista. Ttonttorro txiki igoko dute taula gainera, eta pilotaz eta antzerkiaz gozatuko dute.
Ostiralean, uztailaren 1ean, 17:30etik aurrera egongo dira jarduerak: adibidez, 19:00etan poteoa Eonian elektrotxarangarekin.
Datorren asteburuari begira, uztailaren 2an, besteak beste, bertso saioa egingo dute, 19:30ean, Aitor Mendiluze, Agin Laburu, Ane Labaka eta Jone Uriarekin. Amaitzeko, uztailaren 3an, bolo eta patata tortilla lehiaketak egingo dituzte goizean. Arratsaldean, aldiz, Gorriti Show, buruhandiak, antzezlana, erromeria eta Ttonttorroren jaitsiera.
Festen bidez, Ttonttorro Jai Batzordeak bultzatu nahi ditu herritarren parte hartzea, jarduera parekideak antolatzea eta euskara lau haizetara zabaltzea.
IGELDOKO SANPEDROAK | EGITARAUA
Ekainak 25, larunbata
- 16:00. Igeldoko XXXVI. Igoera. Ondarretatik Mendizorrotzaraino (7 kilometro). Izena emateko epea 15:00etatik 15:30era izango da. Aldez aurretik Herrikrossa.com-en.
- 17:30. Areto furboleko finalak.
- 19:00. Lezkarri (Igeldo), Aiztondo Zahar (Astigarraga) eta Umore Ona (Goizueta) abesbatzen emanaldia.
- 20:30. Nork arrantza hobea egin II!!
- 11:30. Hamaiketakoa.
- 12:00. Buruhandiak.
- 12:30. Herri kirolak: harri jasotzaileak (Imanol Illarramendi Jauregi eta Gorka Etxeberria) eta aizkolariak (Iker Vicente eta Arkaitz Jauregi eta Arria V eta Julen Kañamares).
- 18:30. Toka herrikoia.
- 19:30. Eskuzko pilota partida: Santxo-Murgiondo, Urbieta-Erasunen aurka.
- 22:00. Idi-dema: PJ San Sebastian Benta eta Igeldo arituko dira elkarren aurka 2.000 kiloko harriarekin.
- 23:30. Erromeria Dantzadi taldearekin.
- 10:00. Motorrak berotzen.
- 10:30. Ttonttorro txikiren igoera.
- 11:30. Herriari galdezka.
- 13:30. Haurren bazkaria.
- 15:30. Patata tropikala: Kondaira baten truke antzezlana; ondoren, merienda.
- 18:00. Haurren pilota partiden finalak.
- 19:00. Eskuzko pilota goxoko finalak.
- 20:30. Afaria Din-Din elkartean bertara gerturatzen diren herritarrentzat.
- 23:30. Talde sorpresa eta Proiekto Nonbre Txapela ondoko lokalean.
- 17:30. Haurren trikitixa emanaldia eta Ieltxoko Euskal Dantza ikasleen emanaldia.
- 19:00. Pala txapelketetako finalak (maziza txuria eta teniseko pilotekin).
- 21:00. Poteoa Eonian elektrotxarangarekin herrian zehar.
- 23:30. Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.
- Ordu txikitan, Santa Isabel eskeko dantzarien irteera.
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 18:00. Santa Isabel eskearen amaiera.
- 19:30. Bertso saioa: Aitor Mendiluze, Agin Laburu, Ane Labaka eta Jone Uria.
- 22:30. Zaldi-dema: Fagollaga eta Imanol Etxeberria arituko dira elkarren aurka 900 kiloko harriarekin.
- 00:00. Gaupasa Iratzar taldearekin eta DJ Jo Ta Txo-rekin.
- Goiza ondo hasteko, Baratxuri-Zopa.
- 11:00. Bolo lehiaketa eta erakustaldia.
- 12:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 17:30. Gorriti Showa.
- 19:00. Buruhandiak.
- 20:00. Bertsolaritzaren sekretuak antzezlana.
- 23:00. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 00:00. Aurresku herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera.
- Ondoren, Izer eta Alabier.