Elkarrekin Ahal Dugu da boto gehien jaso dituen alderdia Donostian
EAJ eta PSE-EE geratu dira bigarren eta hirugarren postuan, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Elkarrekin Ahal Dugu izan da Donostian boto gehien jaso dituen alderdia, EAJ eta PSE-EEren aurretik.
Botoen %28,29 lortu ditu Elkarrekin Ahal duguk: Gainontzeko alderdiak honela geratu dira: EAJ, %21,46; PP, %15,52; PSE-EE, %15,40; EH Bildu, %12,02; Ciudadanos, %4,96; eta bestelakoak, %1,52.
Parte hartzeak behera egin du Donostian, %68,79koa izan da; iaz, berriz, %72,68koa.
Podemosek irabazi zituen iaz ere Espainiako Gorteetako azken hauteskundeak, 27.478 botorekin. Gainerako alderdiak honela geratu ziren: EAJ, 22.890; PSE-EE, 15.062; PP, 14.812; EH Bildu, 14.476; Ciudadanos, 6.348; eta Orain Batera, 3.296.
Normaltasuna nagusitu da Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. Eguneko bitxikeria izan zen Odon Elorza hautetsontziz nahastu zela botoa ematerakoan.
Donostiako auzoetako eta herrietako emaitzak biltzen ari gara hemen.
Hauteskundeak: Parte Zahara
Hauteskundeak: Parte Zaharra
Hauteskundeak: Amara
Hauteskundeak: Antigua
Hauteskundeak: Antigua
Hauteskundeak: Antigua
Hauteskundeak: Parte Zaharra
Hauteskundeak: EH Bildu
Hauteskundeak: EH Bildu
Hauteskundeak: EH Bildu
Hauteskundeak: EH Bildu
Hauteskundeak: Podemos
Hauteskundeak: Podemos
Hauteskundeak: Podemos
Hauteskundeak: Podemos
Hauteskundeak: PSE-EE
Hauteskundeak: PSE-EE
Hauteskundeak: Intxaurrondoko Ikastola
Hauteskundeak: Intxaurrondoko Ikastola


