Ostiraletik aurrera ere, uztailak 1, udako zerbitzuak jarriko dituzte abian.
Dbus 32 linea, Puio-Errondo. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hilabete aldaketarekin batera datoz Dbus-en aldaketak ere. Hala, ostiralean, uztailak 1, jarriko dira abian udako zerbitzuak eta hainbat lineatan egingo dituzten hobekuntzak.
44 linea
Hainbat hilabetetan probatu ondoren, autobus geltoki berritik Gipuzkoa plazara arteko bidea egiten zuen
44 linea kentzea erabaki du Dbus-ek. Egunean 30 bidaiari eskas izaten zituen. Autobus geltokia eta Erdialdea lotzeko beste hainbat linea erabili daitezkeela esan du Pilar Arana, Mugikortasun zinegotziak.
44 linea kenduta, Aiete eta Antiguarako zerbitzua indartuko dute.
45 linea
Linea hau luzatu egingo dute, eta bukaerako geltokia
Etxadiraino iritsiko da, Tolosa kalean amaitu beharrean. Hala, Errotaburu, Lugaritz, Bera Bera eta Barroto-Etxadiraino luzatuko dute ibilbidea. Hala, Aieteko eremu bat tren eta autobus geltokiekin lotuta geratuko da, eta Bera Bera nahiz Etxadi, Antigua eta Erdialdearekin.
45 linearen ordutegia eta maiztasuna ere aldatuko dute. Horrela, 24 linea (Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo) eta 27 lineekin (Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros) konbinatuz, 15 minutuan behin Renfe eta autobus geltokiarekin lotura lortuko da.
Linea honen geltoki berriak:
Etxadi alderantz: Lugaritz Euskotren, Lugaritz zaharren egoitza, Bera Bera 57, Bera Bera 47, Bera Bera 31, Bera Bera 2 eta Etxadi.
Renfre-autobus geltokia: Etxadi, Bera Bera 133, Bera Bera 89, Bera Bera 85, Lugaritz 27 eta Lugaritz Euskotren.
19 linea
Ostiraletik aurrera, linea hau ere luzatu egingo dute, eta
19 linea Aiete-Bera Bera izango da. Artzain Ona, Okendo 11 eta Gipuzkoa plaza 2 izango ditu geldialdi berriak.
Gainera, Aiete aldeko ibilbidea ere luzatuko da, Andoain kaletik, Pagolan zerbitzua emateko. Alde horretan, egun garraio publikorik ez baitu, lau geltoki berri egongo dira: Andoain 17, Pagola, Oriamendi eta Aiete 93. Horrela, Aiete pasealekuaren aldeko, Bera Berako eta Pagolako erabiltzaileek Bulebar ingurura hurbiltzeko zerbitzua izango dute. Horrez gain, Etxadi geltokia kenduko da ibilbidetik.
Era berean, linearen maiztasuna hobetuko da, 30 minutukoa izatetik 20 minutukoa izatera pasako da.
23 linea
45 lineak Bera Bera hartuta, 23 linearen ibilbidea ere aldatuko dute:
23 Errondo-Puio bilakatuko da. Hau da, Erdialdera jaisteko, Katalina Eleizegi kaletik igaroko da, eta Pio XIIetik Aldapetatik igaro ordez. Gainera, ibilbidea luzatu, eta Askatasunaren etorbide ingururaino; azken geldialdia Urbieta 6an egingo du.
Geltoki berriak prestatuko dira Urbieta 38an, Katalina Eleizegi 25ean, Katalina Eleizegi 13an, Katalina Eleizegi 1ean, Colladon, Antso Jakituna 35ean, Antso Jakituna 11n, Easo Plazan, Easo 9an eta Urbieta 6an. Horrela, Katalina Eleizegin zerbitzua bikoiztu egingo da, eta konexioak izango ditu bai 23 linearekin bai 32 linearekin, modu konbinatutan, 15 minutuan behin gutxi gorabehera.
32 linea
32-Puio-Errondo lineak ibilbide luzeagoa egingo du Erdialdetik Askatasunaren hiribidearen inguruneraino, eta bukaerako geldialdia Urbieta 6an egingo du. Era berean, geltoki berriak prestatuko dira Urbieta 6an, Urbieta 38an, Easo 9an eta Colladon. San Bartolome 9ko geldialdia kendu egingo da.
Aieten ere geltoki berria izango du, Etxadi Parkea II.ean. Era berean, aurrerantzean ez daBorroto 20an eta Oriamendi Etxadin geldituko.
Hauek dira, hainbat lineatan egingo diren aldaketa nagusiak, baina beste hainbat egokitzapen, geltoki berri eta hobekuntza ere iragarri dituzte gaur. Guztiak ikusgai daude Dbus-en webgunean.
Gautxoriak
Ostiraletik aurrera, autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta egunero beranduago bukatuko da zerbitzua, 11:00etan, 11:30ean, edo 12:00etan, auzoaren arabera.
Uztaila eta abuztuan, asteburuko gautxori zerbitzua goizaldeko 4:00ak arte luzatuko da, ostiral, larunbat eta jai bezperatan.
Urgullerako zerbitzua ere abian da dagoeneko. Igeldora igotzeko zerbitzuaren maiztasuna ere aldatuko dute. Aurten lehen aldiz, etenik gabe, 10:05etik 21:05era zerbitzu gehiago eskainiko dituzte.