Donostiako hizkuntza ezberdinak jasotzeko elkarrizketak egingo ditu Ahotsak egitasmoak
Autokarabana batean egingo dituzte elkarrizketak asteartetik larunbatera bitartean.
Malen Aldalur
Donostian hitz egiten diren hizkuntza ezberdinak jaso nahi ditu Ahotsak egitasmoak, 101 L proiektuaren barruan. Autokarabana batean egingo dituzte elkarrizketak asteartetik larunbatera bitartean.
Asteartean Ibaetako campusean egongo dira; asteazkenean Saguesen; ostegunean Amarako autobus geltoki zaharrean; ostiralean Tabakalera plazan eta larunbatean, berriz, Alderdi Ederren. Autokarabana batekin ibiliko dira Donostiakoetan auzoetan elkarrizketak egiten. Bertan hitz egiten diren hizkuntzak eta aniztasunari buruzko testigantzak jasotzea da helburua. Larunbaterako, gainera, ikastaro bat antolatu dute eta herritarrek elkarrizketatzaile bihurtzeko aukera izango dute.
Azaldu dute ez dakitela zenbat hizkuntza hitz egiten diren Donostian, baina bai asko direla. Horregatik ari dira hiriko hizkuntza ezberdinak jasotzen, “Donostiako aniztasuna ezagutu eta ezagutarazteko”.
Duela urtebete hasi ziren Donostiako hizkuntzak jasotzen 101 L egitasmoaren baitan. Ahalik eta hizkuntza gehien jaso nahi dituzte eta, horretarako, hizkuntzei buruz esateko zerbait duten guztiak elkarrizketatu nahi dituzte.
Elkarrizketatua izateko aurrez aipatutako egun eta lekuetan egongo dira goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Elkarrizketatzailea izan nahi baduzu berriz, uztailaren 2a baino lehen eman behar da izena 101@ahotsa.com helbidean.
Hona hemen iaz Olatu Talkan egindako elkarrizketen lagin bat:
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea