Irabazleak, euren garaikurrekin. (Argazkia: Ategorrietako Pala Txapelketa)
Ategorrietako Pala Txapelketa jokatu dute hainbat bikotek, urtero legez, maiatzaren 23tik ekainaren 23ra. Bi mailatan banatu dute lehia, auzoko frontoian bertan. Lehen mailan, Xabier Elejalde eta Iñigo Navarro izan dira txapeldunak, bigarren urtez jarraian; eta Arkaitz Etxabeguren eta Josetxo Amiano geratu dira bigarren postuan. Bigarren mailan, berriz, Xabier eta Juantxo Arana aita-semeek jantzi dute txapela, eta Javier Iparragirre eta Manex San Jose izan dira txapeldun ordeak.
Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta pilotalekua txikia den arren, maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera egoten dela diote.