Fortunako igerilariak. (Argazkia: Fortuna Kirol Elkartea)
Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak irabazi ditu Fortunako emakumeen igeriketa taldeak. Joan den asteburuan izan dira igeriketa probak, Gasteizko Mendizorrotza igerilekuetan, junior eta absoluto mailetan.
Kluba osatzen duten guztiek dutela lorpenaren zatitxo bat dio klubak, gazteenetik hasi eta zaharrenera, mutil sailak barne, egunerokoan euren babesa emateagatik. Eskerrak eman nahi izan dizkiote Isaac Pousada entrenatzaileari eta Ion Muruari, Gipuzkoako Federazioko zuzendari tekniko.
Kanarietara egingo dute hurrengo bidaia, Espainiako Txapelketa jokatzeko, uztailaren 13tik 17ra.